Une hauetan bizi dugun koronabirusaren pandemia egoeraren ondorioz, gaurtik aurrera, eta berriro jakinarazi arte, etenda geratuko da Metro Bilbaon galdutako gauzak kudeatzeko zerbitzua.

Geltokietan ez dira jasoko ezta erregistratuko ere Metro Bilbaoko instalazioetan agertuko diren galdutako gauzak.

Metro Bilbaon aurkitutako objektu galdu bat entregatu nahi izanez gero, Bilboko Udaleko Aurkikuntza eta Konfiskazio Sailaren bulegoetan entregatu beharko da, horretarako prestatu dituzten edukiontzietan.

Aurkikuntza eta Konfiskazio saila
Juan Carlos de Gortazar kalea 3. 48003 Bilbao
Telefonoak: 94.420.49.81 / 94.420.50.00

Zerbitzua ez da aurrez aurre egongo Bezeroen Arretarako Bulegoetan, ez telefonoaren bidez, ez web orriaren bidez.

Eskerrik asko laguntzeagatik, barkatu eragozpenak.
Categoría
Destacada
Desactivado
Fecha de publicación