Uztailaren 13tik aurrera, asteazken, 26 urtetik beherakoa bazara zatoz Metro Bilbaoko Bezeroen Arretako Bulego batera BARIK pertsonalizatua ateratzera, eta kantinplora bat oparituko dizugu*.

Onura besterik ez

Hartu aurrera ikasturtearen hasierari. Oporren ostean izaten diren ilarak saihestukodituzu. Izan ere, urtero 8000 berritze egiten ditugu, gehien-gehienak irailean.

Eroso eta azkarrago egingo duzu. Irailean Urtekoa26 zein Gazte Hilekoa atera behar baduzu, eta BARIK pertsonalizatua lehendik izanez gero, geltokietako txarteldegietan egitea izango duzu, Bezeroen Arretako bulego batera joan behar gabe. Gogoratu Urtekoa26 erosteko banku txartela behar dela, eta geltokietako langileen babesaz egiten dela.

Ez ahaztu

- Uztailean Bezeroen Arretako Bulegoen ordutegia 8:00 – 15:00 dela.

- Gazte Hilekoa erosiko baduzu, Bizkaiko erroldatze-agiria ekarri behar duzula.

* 2016/07/29raarteko sustapena edo izakinak agortu arte (500 ale).

URTEKOA26 geltokian erosteko baldintzak:

– Interesatuak banku txartela (ez dago bestela ordaintzerik) eta txartelaren jabea dela egiaztatzen duen nortasun agiria zein pasaportea eroango ditu.

– Urteko txartelari dagokion BARIK pertsonalizatua erakutsi behar du (erosten duena ezda zertan BARIK horren titularra izan behar).

– Urteko txartela iraungi aurreko hiru hilabeteen barruan onartzen da txartela berriztatzea, kostu gehigarririk gabe eta indarraldirik galdu gabe.

– Aurretik erosteko unean urteko txartela indarrean badago, txartela makinan sartuko da oraindik indarrean duen epealdia gehitzeko berriari.

– Geltokietako langileek lagunduko dizute erosketa egiten.
Categoría
Destacada
Desactivado
Fecha de publicación