Aurreko edizioetako harrera ikusita, Metro Bilbaok laugarrenez antolatuko du elkartasun-azoka Ansioko geltokiko goialdean dagoen gune komertzialean (580 metro karratutik gora ditu).

Elkartasun-azoka larunbatean, urtarrilak 31, 11:00etatik 20:00etara irekiko da. Irabazi asmorik gabeko zein Gobernuz kanpoko erakundeek, dozena bat baino gehiagok jarriko dituzte standak gauzak saldu eta elkartasun-proiektuetarako dohaintzak hartzeko.

Egunean zehar Athletic Club Fundazioak emandako baloi sinatuaren eta posterren zozketa egingo da. Gainera, tentsio arteriala doan hartu, lehen sorospenen erakustaldiak egingo dira, eta aukera izango duzu argazkiak egiteko Photo call dibertigarri batean.

Etorri larunbatean ANSIOra eta animatu elkartasun-erosketak egitera!

Aurten erakunde hauek hartuko dute parte: Intermon Oxfam, Familias Feyda, Munduko medikuak, Uno de los nuestros, Kale Dor Kayiko, Hego Amerikarekin Elkartasuna, Gurutze Gorria, Aunar elkartea, Adsis Fundazioa, ASEBI Bizkarezur bifidoa e hidrozefalia, Mujeres del mundo Sahara, Amiarte eta Lagun Artean.

Categoría
Destacada
Desactivado
Fecha de publicación