<p>Metro Bilbaok Emakunderen kanpainarekin bat egin du. Horren bidez, gizarte hau osatzen duten pertsona guzti-guztiak gonbidatzen ditu beren eguneroko bizitzan berdintasunaren aldeko urratsak eman ditzaten: lanean, familian, lagunartean... Horretarako, pertsona bakoitzak kontuan hartu behar du eguneroko keinu, erabaki eta ekintzek berdintasunaren alde edo kontra egin dezaketela. </p><p>Beraz, balio berrien aldeko urratsak ematera gonbidatzen gaitu. Urrats horien helburua da genero desberdintasunak eta bazterkeriak amaitzea; izan ere, gaur finkatutakoak fruitua emango du etorkizunean, eta berdintasun prozesua atzeraezin bihurtuko da. </p><br><img src="/system/attachments/9381/original/cartelparaweb.png?2014-03-07%2009:34:07%20+0100" alt="martxoak 8">
Categoría
Destacada
Desactivado
Fecha de publicación