Osteguna eta ostirala , otsailak 27-28 _____________

Azkeneko eguna… amaitzen ari da.

Otsailaren 27an ospatzen da Errepublika Arabiar Saharar Demokratikoaren eguna. 1976ko otsailaren 27an sortu zen, azkeneko soldatu espainiarra europar kolonia zaharretik alde egin zuen egunean, alegia. Ordutik gobernu horrek gidatu du saharar herriaren autodeterminazioaren aldeko borroka 1991 arte arma bidez eta gerora, Marokkorekin su etena sinatu eta gero, NBEk sustatuta, bide politikoetatik soilik borrokatzen da. Lurralde gehiena Marokkoren esku dago oraindik; zati txiki bat, lurralde liberatuak, baino ez daude saharar gobernuaren pean.

Otsailak 27 kanpalekura doa espedizioa, ospakizunetara. Bidean beste ezusteko bat. Azkeneko karabanan eroandako Metro Bilbaoko bi furgonetatako bat, Aaiungo udalak erabiltzen duena.

Otsailak 27 kanpalekuan emakumeak, haurrak, zaharrak… denek desfilatzen dute herrialdearen urtebetetzea ospatzeko. Goiza kantu, talde eta bandera sahararren artean igaro eta gero, Mohamed Bakeleku Udalekua Bizkaia 2013ko beste mutiko batekin egin dute topo. Berriketan jardun dute harekin.

Saharar Herriaren Museo Nazionalera joatea erabaki dute. Oso museo interesgarria, adobezko eraikina, berriztatu eta horiztatuta, gurutze-solairu eta bi hegaleko teilatukoa, kanpora irekitako hutsarte batzuekin, argia sartzeko. Itxura xume baina dotorea ematen dio horrek, batez ere irisgarri eta funtzionala, herriaren urte asko eta askotako historia miresteko lekua.

Gaur, gure espedizioak jende askori esker, sahararrei laguntzeko aletxoa jarriz, lortu diren botika generikoen 8 kutxak eroan ditu. Kamiseten botikak! Otsailaren 27 kanpalekuan Mohamed Lamin Osasun Ministroak hartu ditu, eta zuzenean eskertu dio Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe elkarteko jende guztiari Sahararen alde egiten duen lana. Karabanetako anbulantziak lortzen, laguntza eta bestelako ibilgailuak biltzen egiten duten lana.

Beraz, bihoakizue esker ona zuoi guztioi ere, kronika irakurtzen ari zareten eta modu bat edo bestera elkarteari lagundu diozuen guztioi. Shukran! Eskerrik asko!

Saharar herria krisian dago, gure krisiak bortizki eragiten die haiei ere, areagotzen zaie laguntza gutxiago heltzen delako errefuxiatuen kanpalekuetara. Beraz, edozein laguntza, txikia bada ere, ondo hartzen da han.

Juanma, Patxi, Txema eta Txus, 4 trenbide-lankideak Rabounira joan dira eta Osasun Ministerioan eman dituzte botikak. Ehunka pertsonek parte hartu duten langintza onaren amaiera.

Aaiunera itzuli eta azkenekoz bazkaldu dute etxekoekin.

Agurtzeko ordua heldu da. 17:00etan Aaiuneko “protokoloan” egon behar dute. 18:00etan Tindufeko aireporturaino eskoltatuko dituzte.

Ez adiorik, gero arte baizik!

00:45ean aireratu da itzulerako hegaldia Tindoufetik. 05:45ean heldu dira Madrilera, Argelen gelditu ondoren. Nekatuta, oso nekatuta datoz hegalditik.

Kanpalekuetako oroitzapenekin eta etxera heltzeko gogoz, autora sartu eta Bilborako bidea hartu dute.

Igaro da abentura, baina jarraitu behar laguntzeko zer eta zelan egin dezakegun pentsatzen.

Hurrengoaren bila…Eskerrik asko guztioi!!!

Asteazkena, otsailak 26 _________________________

Espedizioa Smarako kanpalekuan esnatu da.

Hartu gaituen familiarekin gosaldu eta gero familia batentzat eroan duten azkeneko paketea ematera joan dira. Smararekin duten azkeneko kontaktua izango da. Han eratu zen Fronte Polisarioa 1973an.

Kanpalekuz kanpaleku, Aaiunera itzuli da espedizioa. Ezusteko atsegina, konpondu dute bizikleta. Beste katea bat lortu dute, eta erraz asko ipini eta doitu dute. Etxeko gaztearentzat geratuko da, kanpalekurako garraiabide, erabiliko du, ziur. Izan ere, anaia txikiarekin probatzea izan da bere lehenengo asmoa.

Olof Palme kultur guneko museo eta tailerretara joan dira gero. Hitz egin dizuegu gune horretaz lehenago; barruan medikuntza tradizionaleko erakusketa oparoa, eskulanak, basamortuko landare eta mineralez egindako produktu asko, eta gazte sahararren margolanak daude, jendeak ikusi eta erosteko. Tailerretan eta egiten ari diren jarduerak ikusten ibili ostean, Gueltako marsara (merkatura) joan dira erosketak egitera. Giltzetakoan, melfak, kremak eta hainbat bitxi oroigarri.

Pare bat ordu dute eguna amaitu baino lehen ledak beste familia baten etxean jartzeko.

Ideia ona, lan ona.

Asteartea, otsailak 25 ___________________________

Sbaljer (egun on hassani hizkuntzan).

Lasterketaren biharamuna Smaran emango du espedizioak.

Goizean irten dira Aaiungo kanpalekutik, hartu dituen familiako seme-alabak eskolara lagundu eta gero.

Sahara Maratoiaren jai eguna da gaur, lasterketako modalitateetako sariak banatzeko. Kirolaren eta saharar herriaren jaia da.26 naziotako partaideak bildu dira “Korrika Mendebaleko Sahararren Giza Eskubideen alde”.

Jaia amaitu baino lehen alde egin dute eta oinez joan dira Smarako kanpalekutik oinez gaua emango duten etxeraino. Aurkeztu dira, gauzak utzi dituzte (motxilan sartzen dena) eta pakete bat eman behar dioten familiaren etxerako bidea hartu dute.

Bazkal ostean kirol instalazioetara itzuli dira. Gau Umeen Maratoia da. Bi futbol zelairen luzera duen lurzoruan egiten da eskola lasterketa. Lehenengo ezustekoa, da Bakeleku Udalekua Bizkaia 2013ko Said-ek bigarren egin du. Han zebilen Mohamed ere, udan Bizkaira etortzen den Oporrak Bakeaneko beste mutiko bat.

Arratsaldea amaitzeko atzoko kontakizunean aurreratu genizuen Juanito Oiartzabalen dokumentalaren aurkezpen-hitzaldira joan dira.

Azkenean gauerako hartu dituen etxera joan dira, familiarekin apur bat egotera, eta txikiekin jolastera ekitaldia amaitu baino lehen.

Bukatu da Saharako lurraldetan beste egun bat.

Astelehena, otsailak 24. Sahara Maratoiaren eguna __

Heldu da egun handia. Goiz esnatu dira eta 7:30erako gosalduta eta abiatzeko prest daude.

Sahara Maratoiaren irteera egunotan bizi diren etxetik gertu dago. Aaiungo kanpalekuan Olof Palme kultur etxea da.

Abiapuntura heldu dira eta nazionalitate guztietako partaideekin elkartu dira. Urduritasuna nabari da giroan, gehienek lehenengo Sahara Maratoia dute. Irteera ofizialaren aurreko azkeneko argazkiak egin dituzte. Juanito Oiarzabal euskal mendizalea ere han dabil. Hegalditik gogoratzen ditu, elkarrekin etorri ziren. Argazkiak egin ditu Euskal Trenbieetako Langileak mugarik gabe espedizioko kideekin. Juanito kanpalekuetan biziko da eta, bide batez, mendiari buruzko hitzaldi pare bat emango ditu.

9:30 h dira. Hasi da lasterketa Txusen daraman bizikleta, antolatzaileen aholkuz hiru korrikalariei sostengua emateko erabiliko duena, abiatu da azkena, Sahara Maratoia egingo duten pertsonen atzetik. Berehala harrapatu du Patxi, Txema eta Juanma baino atzerago doa, apur bat aurrerago eta erritmo biziagoan irten direnez gero.

Bizikletarekin EuskoTren eta Metro Bilbaoko korrikalariengana heldu da Txus. Baina handik gutxira, kilometro eskasera, amaitutzat eman du babes-lana. Kalea apurtu da eta bizikleta jaso dio harrera-familiak Patrolean. Ondorioz, Txusen lau gurpilen gainean egingo du lasterketaren gainerakoa.

Segitzen dute korrikalariek aurrera, erritmo onean gureak. Txemak erritmo biziari eutsi dio eta aurreratuz doa apurka-apurka. Patxi heldu da Juanmarengana eta batera doaz biak. Maratoiaren erdiaren markatik ere elkarrekin igaro dira, Ausserd kanpalekuan, sahararren animo oihuen eta emakume sahararren zaghareet-en (emozio zama handiko uluak).

Beroa astuntzen ari da, eta goizeko 10:30 baino ez dira oraindik. Segitu behar, ordea. Pixkana gaindituz doaz kontrolak eta hornidura-guneak. Badoaz joan lasterketan.

Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe taldeko maratoilariak hartuz doazen posizioekin atzealdetik ibilgailuetatik jada ez dira ikusten. Bakoitza bere martxan doa. Txema lasterketa burukoekin, Juanma erdialdean eta Patxi apur bat atzerago. Baina joan doaz hirurak, erritmo onean, oso erritmo onean.

Smarako kanpalekura sartzeak oilo ipurdia jartzen du. Kanpalekuko ume guztiak dituzte korrika alboan, oihu, txalo artean, bostekoak luzatzen… Lasterketa amaitzeko modu ederra.

Hemen dituzue gure ordezkariek lortutako emaitza zoragarriak:

Txema Negro (EuskoTren). 9garren orokorrean. 3 ordu eta 30 minutu. Lehenengoa bere kategorian (40 urte gorakoak).

Juanma Cabrera (Metro Bilbao). 16garren orokorrean. 3 ordu eta 52 minutu. Hirugarren bere kategorian (50 urte gorakoak).

Patxi Aguayo (Renfe). 24garren orokorrean. 4 ordu eta 17 minutu. Seigarren bere kategorian (45 urteko gorakoak).

Naziokako sailkapenik balego Euskal Herria nagusi garbia. Eta lanbideka.. trenbideetakoak askogatik.

Ahituta daude, paraje haietan luxua den dutxa hartu eta etxerantz doaz. Aaiungo kanpalekura, badutelako zereginik arratserako. Atseden gutxi eta ekin lanari berriro, berehala iluntzen baitu basamortuan.

Kanpalekuetako etxeak 12 Vko kotxe-bateria bati konektatutako eguzki-panel txikiarekin argiztatzen dira. Argi bakarra etxeko, fluoreszentea, korronte zuzenarekin dabilena, normalean gaitumen egoten dena bisitak hartzeko. “Etxearen” gainerakoa ilunpean geratzen da eguzkia sartzean. Fluoreszentearen kontsumoa oso altua izan arren, gauerdirako agortzen da bateria.

Gure elkartasun-espedizioak luzerako 5 metroko led-zintak, hamabi ledeko zatitan atondu dituzte. Horrela 24 “bonbilla” lortu dituzte. Led teknologiaren kontsumo baxuarekin argia izango dute etxe osan eta gau osoan, goizaldean bateria berriro kargatu arte. Aurrerapen handia saharar familiaren ongizatean. Ledak jarri eta jarri eman dute arratsaldea familia baten etxearen gela guztietan. Pixkana moldatzen dituzten ledak, neska-mutilekin jolasean, kablea luzatu eta lurperatzen, etengailuak ipintzen…

Arrakasta erabatekoa! Zein erraz ulertzen den orain argia izatearen garrantzia…

Afaldu eta ohera, gaur egun luzea baina probetxuzkoa oso eta bizipenez betea.

Igandea , otsailak 23 ____________________________

BERRESKURATU DUGU KOMUNIKAZIOA

Bihar da kirol egun handia. Beraz, bihar goizean goiz Smarara joango da espedizioa Sahara Maratoian izena ematera. Smara da Mendebaldeko Saharan espainiarrek eratu ez zuten hiri garrantzitsu bakarra. Iparraldean dago, 40.000 biztanle inguru ditu. Fronte Polisarioa han eratu zen 1973ko maiatzaren 10ean. Smara Tindufen dauden saharar kanpalekuen egiturako lau wilayetako bat da o hiru handi bakarra.

Paseoa egin dute kanpalekua ezagutzeko eta… eskuratu dituzte dortsalak azkenean!

Patxik 135, Txemak 136 eta Juanmak 137 zenbakiak eroango dituzte.

Beta hartu dute erakundeko kideekin hitz egiteko, beste partaideekin egoteko, lasterketa nazioarteko hedabideei ofizialki aurkezteko ekitaldira joateko… saharar herriaren borroka bidezkoa babesteko beste modu bat da, eta garbi dago Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe elkarteko ordezkariak erabat inplikatu direla.

Heldu da bazkalordua, azkenean, eta ondoren Rabouni kanpalekura joan dira. Rabouni Mendebaldeko Saharako administrazio-hiriburua da; han daude protokolo-zerbitzuak, lehendakaritza, ministerioak eta RASDko zerbitzu publikoen administrazioak. Saharar Erresistentziaren Museoa ere han dago. Ikusi beharreko museoa, saharar herriak herri kontzientzia hartu zuenetik izandako historia eta marokoar ejertzitoaren eta Mendebaldeko Sahararen arteko gatazka armatuaren bilakaera ezagutu nahi badira.

Kanpaleku batetik besterako bidean, Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe elkarteko boluntarioek Smarako kanpalekuko “Simon Bolivar” ikastetxerako Alacanteraino gidatu zuten anbulantzia bat ikusi dute. Ikusi dute zuzenean zer-nolako jarduna duen han, gainera. Anbulantzia hori “Kartolas” izena jarri diote, Metro Bilbaoko langile baten oroimenez, saharar herriaren alde egindako lana aitortzeko.Iluntzean atseden hartzera joan dira.

Biharamunean dute egun handia eta sasoiko egon behar dute, gorputz eta arima, 42 kilometroak korritzeko.

Urduritasuna nabari dute barrenean, urdailean …

Astelehena, otsailak 24 (OFFLINE) _________________

MARATOIA EGIN ETA GERO, AURRERA DOA KIROL ETA ELKARTASUN BALENTRIA

2.500 kilometro daude Bilbotik Aaiunera. Laburra esan genezake, 3 ordu baino gutxiagoko hegaldian egiten dela kontuan hartuta. Alabaina, Euskal Trenbieetako Langileak Mugarik Gabe espedizioko kideekin komunikatzeko gero eta zailtasun tekniko handiagoak ditugu. Internet luxua da Mendebaldeko Saharan eta, hartara, ez da erraz aurkitzen.

Ez dugu otsailaren 24an korritutako lasterketaren kontakizunik jaso, ez eta Juanma, Txema eta Patxi helmugaratzen ikusteko argazki irrikatuak ere. Testu-mezuak soilik trukatu ditugu haiekin, eta horiek baliatu ditugu kronikatxo hau atontzeko.

Hiru korrikalariek bikain gainditu dute erronka. Hiruek amaitu dute lasterketa, horixe zuten helburu behinen, oso denbora onekin gainera. Maratoiaren 42 kilometroak egin eta gero helmuga zeharkatzen lehena Txema Negro izan zen, 3 ordu eta 30 minutuko denborarekin. Gero Juanma Cabrera, 3 ordu eta 50 minuturekin eta gure trenbide-ordezkarietan hirugarren Patxi Aguayo sartu zen, 4 ordu eta 10 minuturekin. Oso pozik zeuden hiruak, Txema “triatloilaria” aurreko edizioetako erregistroei erreparatuta lehenengo hamarren artean legoke orokorrean, Juanmak beteranoen kategorian (50 urtetik gora) erregistrorik onenen artean izango genuke eta Patxi lehenengo hogeita hamarren artean 120 partaidetik gorako lasterketan.

Kirol helburua ondo beteta dago beraz. Metro Bilbaotik zoriondu nahi ditugu emaitza zoragarri horiengatik. Espedizioaren elkartasun-alderdiarekin jarraitzea dagokie orain. Laster horren berri ere izango dugulakoan gaude.

Handik itzultzean Dominen Saharar Proiektuko kideek eman dizkien eskulanezko dominak erakutsiko dizkigute. Saharar gazteek egiten dituzte birziklatutako gaiekin. SAHARA MARATOIAN eta kanpalekuetan egiten diren beste kirol lehiaketa batzuetan parte hartu dutenak saritzen dituzte domina horiekin, ekitaldi bakoitzaren logotipoekin. Elkartasun-adierazpena da, saharar herriaren berri emateko kirol munduari eta saharar gazteei etxera eroateko diru iturria ziurtatzeko. Bizkaian, adibidez, Zaramillon Apuko Igoera mendi-proban horrelako garaikurrak ematen dituzte duela bost urte baino gehiagotik.

Teknologia berriek kirol eta elkartasunezko balentria honen kontakizun eta irudi gehiago erakusteko aukeraren zain gaudela, Zorionak Juanma, Txema eta Patxi!

Larunbata, otsailak 22 ___________________________

Hartu dituen familiarekin gosaldu eta gero, mendi-bizikleta gainera igoz ekin dioten egunari. Zatika eroan dute bizikleta Sahara Marathoian erabiltzeko.

Bidaiaren nekeaz ahantzi osteko lehenengo harremana hangoarekin. Daira (Dora) ikustera joan gara. Gas-entrega, denda txikiak ikusi eta hango biztanleen jakin-minezko begiradak sentituz heldu dira hurrengo bisitara eroan ditu, Bucraako nagusien etxera. Berangoko udalaren ekarpenei esker altxatu zuten etxea, eta han utzi dituzte premiazko botika sortarekin fakturatutako pardelak.

Bazkalostean hango familiak txangoan eroan ditu, Patrolean Aiungo Kanpalekuaren mugetan zehar. Gain batetik asentamendu guztia ikusi dute eta, han urrun, beste vwilaya edo kanpaleku batzuk ere ageri dira: "Auserd", "Smara", "Rabouni" eta "otsailak 27 ". Itzultzean “familia baratza” ere ikusi dute, hainbat urte daramatzan proiektuetako bat.

Arratsean gogotik barre egin eta gozatu dute 4ko futbolean eta, ondoren, teak biziberritu ditu.

Amaitzen ari da eguna eta etxeko patioan izarpean afaldu dute, planik onena. Izarrek berdin argiztatu eta harritzen dituzten Bianditz gaineko zein basamortu erdiko saharar errefuxiatuen kanpalekuetako ikusleak.

Joan da bigarren eguna, esperientzia eta sentsazio berrien nahastea, eta atsedenaren beharra, asteleheneko lasterketara begira.

Ostirala, otsailak 21 ______________________________

10:00etan abiatu da espedizioa Abandoko geltokitik, alokatutako autoan, Madrilgo aireporturantz.

4 dira espedizioan joan diren Euskal Trenbideetako langileak mugarik gabe elkarteko kideak. Juanma eta Txus Metro Bilbaoko gidariak, Txema EuskoTraneko gidaria eta Patxi Renfe Aldirietako gidaria. Juanma, Txema eta Patxi izango dira korrikalariak eta Txus, berriz, logistika eta horniduraz arduratuko da.

Norberaren ekipajeko hutsarte txikienean ere sartu dituzte ahal zituzten botika guztiak. Hamabosna kilo eroan dezakete eta erdia baino gehiago botikak dira.

Arratsaldeko hiruretan heldu dira Barajaseko 4. Terminalera. Han elkartu dira estatuko zoko guztietatik Sahara Marathon 2014 espediziora batutako gainerakoekin.

Bidaian “Sahara askatu” kamiseten salmentarekin lortu diren 113 kilo botika generiko ere badoaz. Jende askok erosi ditu kamisetak, trenbide-enpresetan zen familia eta lagunartean.

Lau pertsona, 113 kilo botika, mendi-bizikleta bat, laguntza medikoko bi poltsatzar, eta jende askoren animoa eta kemena dira oinarria, herri oso baten itxaropen eta beroa haraino eroatera bultzatu dituen etxeko eta lagun horien guztien bihotz eta denborarik gabe ez baitzatekeen espediziorik.

Tindouferako Hegaldi txarterra 19etan irten eta gero, gaueko 10ak pasatxo lurreratu dira, urduri heltzeko, hunkituta kirol-probarengatik eta Tindouferko Saharar Kanpalekuetan astebete bizitzeko irrikan.

Horrela joan da lehenengo eguna, esperientzia zoragarri baten hasiera besterik ez da izan.

Categoría
Destacada
Desactivado
Fecha de publicación