- 500 kartel jarriko ditu metropoliko sareko geltokietan dituen informazio-euskarrietan
- Mezua txarteldegietan, 250 inguru, pantailetan ere ikusiko da
- Metro Bilbaok hamar urte luze daroa Emakumeen Nazioarteko Eguna oroitzeko halako kanpainak egiten
Metro Bilbaok bat egin du Emakundek martxoaren 8aren inguruan diseinatu duen kanpainarekin eta hura hedatzen laguntzeko 500 kartel jarriko ditu geltokietan, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz. Era berean, txarteldegietako pantailetan ere, 250 edo, mezu hori ikusiko da astebetez. Nasak erakuslehio bihurtuko dira berdintasunaren balio soziala azpimarratu nahi duen kanpainarekin: berdintasunik ez izateak kosteak dakartza pertsona, gizarte eta ekonomia mailetan, eta berdintasuna ona da pertsonak banaka garatzeko eta gizarteak berak ere aurrera egiteko. Leloa “Berdintasuna gizarte osoari mesede egiten dion giza eskubidea” metroko geltoki guztietako txarteldegietan eta informazio-euskarrietan ikusiko da gaurtik, asteartea, martxoak 5, hurrengo asteartera arte, martxoak 12. Beste urrats bat, metropoliko tren-garraioa ustiatzen duen enpresaren ibilbidean, erakundean berdintasuna lortzeko konpromisoa eta helburu horretarako ekimenetan aitzindari izateko asmoa erakutsi duen enpresan. Horregatik guztiarengatik ere, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasuneko Ministerioak "Berdintasuna Enpresan" aitortza eman zion Metro Bilbaori, "langile emakume eta gizonek tratu eta aukera berdinak izan ditzaten politiken aplikazioan nabarmen eta bereziki esanguratsu den enpresa" delakoan.

Kartela eskura dago www.metrobilbao.net webean, deskargatu nahi duenarentzat.
Categoría
Destacada
Desactivado
Fecha de publicación