Javi Conde kirolari basauritarrak erronka berria bete zuen atzo, solidaritatearen aldeko lasterketan.
Amsterdam-eko maratoian  partehartu zuen, iaz abiarazi zuen proiektuaren 12. etapa, hau da, Joko Olinpikoak edo Paralinpikoak izandiren hiri guztietan halako proba bat gauzatzea.

Proba horietako bakoitzean batzen duen dirua GKE desberdinetara zuzentzendu. Holandako abentura horretan MetroBilbaoren laguntza izan du, eta lortutako zenbatekoa Chernobileko Umeak erakundeari emango dio, “opor osasuntsuak” programarako.

Guztira 28 proba eta beste horrenbeste diru-laguntza dira. Maratoi hau urteko laugarrena izan da, Erroma, Tel Aviv eta Estokolmokoaren ostean.

Horrez gain, azaroaren 6an New Yorkeko lasterketan izango da; eta 5 proba horiek gauzatu ostean, 15.000€ emango dizkie aurtengo 15 elkarteeei.

<img alt="" src="http://cms.nuatt.es/system/attachments/4f439140fc7a7b6e19000009/origina…; Palmares bikaina

Amsterdam-eko proba egin aurretik, “ilusioz beteta” zegoela aitortu zuen Condek, nahiz eta orain dela gutxi, entrenatzen zebilela, saihets bat puskatu. Basauriko kirolariak urrezko 7 domina eta zilarrezko beste 2 eskuratu ditu parte hartu duen bost Joko Paralinpikoetan.

Categoría
Destacada
Desactivado
Fecha de publicación