<p>Bilbo, 2012ko martxoaren 8a. Datorren astetik aurrera, urtarrileko eta otsaileko lanuzteen eraginez kalteak jasan zituzten Metro Bilbaoren bezeroek dagozkien hobari-txartelak jasoko dituzte etxean. Horren bidez, lanuzte-deialdiaren ondorioz bezeroek zerbitzuan izandako ordu-murrizketaren eragina arindu nahi du enpresak, nahiz eta herritarrek uneoro izan duten metro-zerbitzua erabiltzeko aukera. Beraz, Metro Bilbaok gaur bertan ekin dio gutunak bidaltzeari, hobari hori dagokien pertsona guztiek txartelak etxean bertan jaso ditzaten.</p><p>Hori horrela, doako metro-txartel bana jasoko dute erabiltzaileek (metro-sare osoan bidaia bakarra egiteko erabiliko da, abonu-txartelen balio-eremua edozein izanda ere, eta 2012/12/21era arteko indarraldiarekin. Urtarrilean eta otsailean guztira 136.384 lagunek bidaiatu dute mota horretako txartela, eta kaltetuak, beraz, 43.821 pertsona izan dira (bezero bakoitzeko 3 bidaia, gutxi gorabehera). Gogoratu beharra dago urtarrilean 4 egunez izan direla lanuzteak, 10 ordu guztira; otsailean, berriz, 3 egunez, eta zerbitzua 16 orduz kaltetu da. </p><p>Era berean, esan beharra dago neurri hori txartelen jabeei aplikatuko zaiela esklusiboki: Hileko txartela, Super 50, Urteko Gaztea eta/edo ET-rekin Konbinatutako Hilekoa (Metro Bilbaok ematen du), pertsona horiek, izan are, aurre ordainduta dituztelako metroz egin beharreko bidaiak. </p>

Destacada
Desactivado
Fecha de publicación