Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxienekoak betetzearekin bat dator neurria
Langile kopuruaren arabera, indartu ahal izango da eskaintza
Zortzi kilotik gorako txakurrek debekatuta izango dute sarbidea egun osoan zehar
Bihar, azaroaren 11rako hainbat sindikatuk deitutako greba orokorra dela eta, Metro Bilbaok Eusko Jaurlaritzak garraio publiko osoarentzat ezarritako gutxieneko zerbitzuak betetzen direla bermatuko du, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak azaroaren 6an emandako Aginduaren arabera.
Horrela, metroak lanegun bateko ohiko zerbitzuen gutxienez %30 bermatuko ditu. Hala ere, agindutako gutxieneko zerbitzuak handitu ahal izango dira langileen eskuragarritasunaren arabera, beste batzuetan gertatu izan den bezala. Trenen igarotze ordutegiak www.metrobilbao.eus/eu/hasiera webgunean kontsultatu ahal izango dira.
Aurreko deialdiekin alderatuta, berritasun nagusia honako hau izango da: salbuespenezko egoera hori eta jende pilaketak gerta daitezkeela kontuan hartuta, zortzi kilotik gorako txakurren sarbidea mugatuko da egun osoan zehar, Metro Bilbaoren Kontratazio Baldintza Orokorretan agertzen denaren arabera.