Ordutegi berri hau urriaren 16an hasiko da -ostirala-, eta abenduaren 17ra arte mantenduko da
Aldaketak konpentsatuko du Gobela-Neguri-Aiboa tartean egiten ari diren mantentze-lanek sortutako abiadura-murrizketa
Trenbidea Gobela-Neguri-Aiboa tartean mantentzeko xedez Metro Bilbaok datorren ostiralean hasiko dituen lanen kariaz, Etxebarrira doazen trenek abiadura murriztu beharko dute tarte horretatik pasatzean.
Horregatik, urriaren 16tik -ostirala- abenduaren 17ra bitartean, trenen irteera apur bat aurreratuko da. Aldaketa honek trenak irteteko orduan soilik izango du eragina, eta ez du aldaketarik ekarriko ohiko maiztasunetan.
Gomendatzen dugu ordutegiak webgunean kontsultatzea, goizeko lehenengo trenen irteerei arreta berezia zuzenduz.
Garatzen ari diren lanak trenbidea mantentzera zuzentzen dira, eta, zehazki, haien helburua da 1.761 trabes ordeztea, zeren horiek funtsezko elementuak baitira trenbidearen egonkortasuna eta geometria egokia mantentzeko. Jarduketaren xedea da azpiegituraren segurtasun-, fidagarritasun- eta kalitate-baldintzak mantentzea, Metro Bilbaok bere ohiko mantenuan egiten dituen jarduketen ildotik.
Trazatu zorrotza duen tarte bat da; izan ere, erradio txikiko kurbak ditu, eta trenbide-plataformatik gertu dauden etxebizitzak dituen hiru-ingurune batean dago integratuta.
Maiztasunak urteko garai honetako ohiko maiztasunak izango dira, eta berton kontsulta daitezke.