Ekainaren 20an, larunbata, Bilboko Gau Zuriaren ospakizunak eta Leioako zein Sestaoko jaiak direla eta, Metro Bilbaok tren zerbitzua indartuko du, ekitaldi horietara bertaratzen diren pertsonen mugikortasuna errazteko. 

Gogoratu ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean metro-zerbitzu etengabea dagoela ostiral, larunbat eta jai-bezperetako gau guztietan.  

Kontsultatu ordutegiak Planifikatu zure bidaia  atalean. 

Gomendioak: 

  • Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
  • Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela eta, horrela, ez itxaron makina saltzaileetan.
  • Egin jaramon geltokietako langileei, beti. 
Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
 Metro Bilbaoren zerbitzu bereziaren kartela Gau Zurian eta Leioako eta Sestaoko jaietan
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
Alternatve blank
Desactivado