Maiatzaren 22an eta 23an San Mamesen jokatuko diren EPCR Challenge Cup eta Investec Champions Cup finalak direla eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du mugikortasuna errazteko.
Maiatzaren 22an, ostirala, zerbitzua 02:00ak arte izango da, eta maiatzaren 23an, larunbatean, gau osoan zehar egongo da.
Segurtasun arrazoiengatik eta jende pilaketak saihesteko, zure jatorria edo helmuga Santimami/San Mames bada, erabili Indautxu eta Moyua geltokiak alternatiba gisa.
Kontsultatu ordutegiak Hurrengo trenak atalean eta planifikatu zure bidaia.
Gomendioak:
- Erabili Barik txartela. Metro Bilbaoko geltokietan eta Barik txartela saltzeko ohiko guneetan eros dezakezu.
- Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela, eta saihestu horrela makina saltzaileetan itxarotea.
- Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
- Balioztatu beti zure txartela sarrera eta irteeran.
- Gure geltokietako langileen jarraibideak une oro bete itzazuz.
- Behar izanez gero eskatu laguntza Metro Bilbaoko langileei.
Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 60 minutuetan irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroan sartzeko Indautxuko geltokira joan zaitezke.
Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
Alternatve blank
Desactivado