Zaleen joan etorria erraztuko du metroak Udaletxean eta Aldundian jokalariei egindo dieten harrera jarraitzeko 

Nasetako pantaila digitalek ‘Zorionak’ hunkigarri bat erakutsiko dute igandera arte  

Europako txapeldunak izatea ospatzeko arrazoia da. Eta bigarren urtez jarraian bada, argudio handiagoz. Bilbao Basketek Europa Koparen lorpena ospatuko du gaur eta Metro Bilbaok ospakizunarekin bat egingo du goizaldeko 2:00ak arte trenak eskainiz. 

Atzo Miribillan Salonikako PAOKen aurka lortutako garaipenaren ondoren (89-74), ospakizunak gaur arratsaldean bertan hasiko dira, jokalariek Udaletxera egingo duten bisitarekin, 18:00ak inguruan. Ondoren, Aldundiaren egoitzara joango dira dagokien harrera jasotzera. Zaleek metroz hurbiltzeko aukera izango dute segizioarekin bat egiteko, eta festa goizaldera arte luzatu ahal izango dute. 

Metro Bilbaok, bestalde, zorionak emango dizkio Bilbao Basketi geltokietan. Gaurtik igandera arte, nasetako pantaila digitalek iragarki bat erakutsiko dute, non lortutako kopa ikusten den taldearen koloreekin identifikatutako otso baten aurrean eta “Zorionak” mezuarekin. 

field_imagen_press
Metro Bilbao se suma a la celebración del Bilbao Basket con trenes hasta las dos de la madrugada y mensajes de felicitación en las estaciones
Fecha de publicación