Martxoaren 22an, igandea, Athletic Club eta Real Betis taldeek 18:30etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du mugikortasuna errazteko.
Kontsultattu ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia
Gomendioak:
- Barik txartelarekin bidaiatuz gero, kargatu aldez aurretik.
- Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
- Adi egon gure langileen argibideei.
Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 60 minutuetan (17:30-18:30) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroan sartzeko Indautxuko geltokira joan zaitezke.
Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
Alternatve blank
Desactivado