Otsailaren 11n, asteazkena, Athletic Club eta Real Sociedad taldeek 21:00etan jokatuko duten Kopako finalerdietako partida dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du mugikortasuna errazteko.

Partida amaitzean, tren zerbitzu berezietarako sarbideak Santimami/San Mames eta Indautxu geltokietatik soilik egongo dira eskuragarri.

Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia  

Gomendioak:  

  • Barik txartelarekin bidaiatzen ez baduzu, 2 bidaiako txartela duzu eskuragarri. Erosi joaneko bidaian eta saihestu ilarak itzuleran.  
  • Barik txartelarekin bidaiatu ezkero, kargatu aldez aurretik.
  • Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
  • Adi egon gure langileen argibideei.

Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 60 minutuetan (20:00-21:00) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroan sartzeko Indautxuko geltokira joan zaitezke.

Destacada
Desactivado
Imagen
ATHLETIC CLUB – REAL SOCIEDAD
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
Alternatve blank
Desactivado