Abenduaren 6an, larunbata, Athletic Club eta Atlético de Madrid taldeek 21:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du, zaleen joan-etorria errazteko, bai norgehiagoka hasi aurretik, baita amaitu ondoren ere. 

Kontsultatu ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia   

Gomendioak:   

  • Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu. 
  • Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela, eta saihestu horrela makina saltzaileetan itxarotea. 
  • Adi egon gure langileen argibideei. 

Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 60 minutuetan (20:00-21:00) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroan sartzeko Indautxuko geltokira joan zaitezke.   

Destacada
Desactivado
Imagen
Athletic Club – Atlético de Madrid 2025/12/06
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
Alternatve blank
Desactivado