Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) disuasio-aparkaleku berri bat jarri du martxan Ibarbengoa metro-geltokiaren ondoan. Ekipamendu berri hau Ansio eta Leioako geltokietan dauden aparkalekuei gehitzen zaie. 

Bizikleten aparkalekura sartzeko, beharrezkoa da Barik txartel pertsonalizatua edo Barik mobile txartel pertsonalizatua izatea. Pertsona bakoitzak bere bere bizikleta edo patinetea giltzatuko du egokitutako espazioan bizikleta edo patinetea bermatzeko. 

Zerbitzu hau bizikletaren erabilera eta metro-garraioa uztartzen dituztenei zuzenduta dago. Hori dela eta, aparkalekua erabili ahal izateko gutxienez metroz ibilbide bat egin izana ezinbestekoa izango da. Hasiera batean, dohainik erabiliko da merkaturatze-fase batean, eta ondoren tarifa bat ezarriko da erabiltzaileentzat. 

Aparkalekuak metroko zerbitzuaren ordutegian bakarrik funtzionatuko du; beraz, ezin izango da bizikletak ordutegi horretatik kanpo aparkatu edo kendu. 

 
Kontsultatu hemen erabilera-arauak 

Categoría
Documentos adjuntos
Destacada
Desactivado
Imagen
Bizikleta-aparkaleku disuasorio berria Ibarbengoa geltokian
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
Alternatve blank
Desactivado