Irailaren 16an, asteartea, Athletic Club eta Arsenal FC taldeek 18:45tan jokatuko duten UEFA Champions League-ko partida dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du partidaren hasieran eta amaieran mugikortasuna errazteko.
Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia
Gomendioak:
- Barik txartelarekin bidaiatzen ez baduzu, 2 bidaiako txartela duzu eskuragarri. Erosi joaneko bidaian eta saihestu ilarak itzuleran.
- Barik txartelarekin bidaiatu ezkero, kargatu aldez aurretik.
- Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
- Adi egon gure langileen argibideei.
Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (18:00-18:45) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroan sartzeko Indautxuko geltokira joan zaitezke.
Categoría
Documentos adjuntos
Destacada
Desactivado
Imagen
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
Alternatve blank
Activado