Maiatzaren 25ean, igandea, Athletic Club eta FC Barcelona taldeek 21:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok trenen zerbitzu berezia eskainiko du partidaren hasieran eta amaieran eta Óscar De Marcosen agurraren ondoren, mugikortasuna erraztuz.  

Norgehiagoka amaitzean, Santimami/San Mames, Indautxu eta Moyua geltokietatik bakarrik sartu ahal izango da metrora.  

Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia   

Gomendioak:   

  • Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
  • Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela, eta saihestu horrela makina saltzaileetan itxarotea.
  • Adi egon gure langileen argibideei. 

Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (20:15-21:00) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroan sartzeko Indautxuko geltokira joan zaitezke.   

Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
 Metro Bilbaoren zerbitzu berezia Athletic Club – FC Bartzelona partidagatik, maiatzaren 25ean 21:00etan
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
Alternatve blank
Desactivado