Arratsaldeko 15:00etatik aurrera Santimami/San Mamés geltokia itxi egingo da segurtasun arrazoiengatik 

Bidaia aurretik planifikatu eta Barik txartela kargatuta eramatea gomendatzen da 

San Mamesen maiatzaren 21ean, asteazkenez, Tottenham y Manchester United taldeen artean jokatuko den UEFA Europa League txapelketako finalaren ondorioz, Metro Bilbaok zerbitzu berezia gaituko du egun horretan mugikortasun arloan izango den eskaria artatzeko. 

Zerbitzu-indartzea partidaren amaiera hasiko da (amaiera luzapenera edo penaltien txandara atzeratzen bada ere), eta goizeko 03:00ak arte luzatuko da salbuespen gisa. Horrela, une horretatik aurrera, eta 01:15ak arte maiztasuna ohikoaren bikoitza izango da (7,5 minuturo ohiko enborrean eta 15 minuturo ertzetara). Une horretatik aurrera, eta goizeko 03:00ak arte, maiztasuna 15 eta 30 minutukoa izango da. 

Gainera, eta segurtasun-arrazoiak direla medio, Santimami/San Mamés geltokia itxi egingo da publikoarentzat 15:00etan, eta Indautxu, Deustu eta Moyua izango dira alternatiba gisa erabiltzeko geltokiak. Balizko metaketen aurrean, eta betiere, pertsonen segurtasuna babesteko, zenbait sarbide itxi egin daitezke puntualki. 

Metro Bilbaotik hainbat gomendio nabarmentzen dira pertsonen joan-etorria errazteko: 

  • Barik edo bidai-txartela eskuan eramatea, makina baliogabetzaileetatik igarotzea arintzeko. 

  • Barik txartela kargatzea edo itzultzeko txartela aldez aurretik eskuratzea. 

  • Adi egon gure langileen argibideei. 

field_imagen_press
Metro Bilbao reforzará su servicio de trenes tras acabar el partido de la final de la UEFA Europa League el próximo 21 de mayo en San Mamés
Fecha de publicación