Maiatzaren 11an, igandea, Athletic Club eta Deportivo Alavés taldeek 18:30etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok trenen zerbitzu berezia eskainiko du norgehiagoka hasi baino lehen eta amaitzen denean, mugikortasuna erraztuz.  

Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia   

Gomendioak:   

  • Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu. 

  • Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela, eta saihestu horrela makina saltzaileetan itxarotea. 

  • Adi egon gure langileen argibideei. 

Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (17:45-18:30) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroan sartzeko Indautxuko geltokira joan zaitezke. 

Destacada
Desactivado
Imagen
Athletic Club vs Deportivo Alavés
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
Alternatve blank
Desactivado