Barik Mobile aplikazioa jada eskuragarri dago 15 eta 65 urte bitartekoentzat. Telefonoak Android 8.0 gutxienez izan behar du eta NFC teknologiarekin. 

Barik Mobile aplikazio ofiziala app store-an deskargatuz gero, Barik txartel pertsonalizatua mugikorrean eraman ahal izango da eta telefonoarekin zuzenean baliozkotu. Aplikazioa, diru-txartela eta aldi baterako txartelekin erabil daiteke. 

Txartel digitala garraio publikoetan erabil daiteke, Renfen, Bizkaia Zubian (ontzitxoa), Portugaleteko txalupetan eta disuasorio-aparkalekuetan ezezik. 

Mugikorrean Barik pertsonalizatua gaitzeko, beharrezkoa da app-rako sarbidea aktibatzea. CTBren webgunean alta emanda bazaude ordea, Nire Barik atalean, ez da beharrezkoa Bezeroen Arretarako Bulego batetik pasatzea izapide hori egiteko. 

 
Barik Mobile-rekin balioztatzeko: 

  • Mugikorra desblokeatu eta hurbildu balidatzaileari, Barik txartel fisikoarekin egiten zenuen bezala.

  • NFCa aktibatuta eduki behar duzu.

  • Barik Mobile saioak irekita egon behar du (app-a itxita egon daitekeen arren).

  • Mugikorra balidatzailearen gainean mantendu. NFC teknologiak mugikorra txartela baino pixka bat gehiago mantentzea eskatzen du.

  • Ez da beste Barik txartel fisikorik egon behar mugikorretik gertu.
     

Aplikazioak, egindako baliozkotzea eta abian den bidaia erakusten ditu, eta irteera-balioztatzearekin itxi egiten da. Gure langileek eskatuz gero, baliozkotze horiek erakutsi beharko dira. 
 
Informazio gehiago CTBren webgunean - https://bit.ly/4c0mJFF - edo 900 840 655 telefonoan.

 

 

Destacada
Desactivado
Imagen
Barik Mobile
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
Alternatve blank
Desactivado