Abando geltokian kokatzen da erakusketa hau, Emakumearen Nazioarteko Eguna oroitzeko azken mende laurdeneko kartelekin

Helburua desberdintasunak agerian utzi eta etorkizun inklusiboagoa lortzea da

Abando geltokiak oroitzapenezko erakusketa berri bat hartu du, eremuan joan-etorrian dabiltzan pertsonei Metro Bilbaok Berdintasun arloan egindako 25 urteko lana azaltzeko.

Azken mende laurdenean Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizun ezberdinen erakusgarri izan diren kartelen bilduma da. Horien diseinua baliatu du Metro Bilbaok desberdintasunak agerian ipini, lorpenak ospatu eta aldaketak eskatzeko. Gaur, ildo horretan 25 urteko lana burutu ondotik, metropoliko trenak borroka horren aldeko bere konpromisoa berresten du, etorkizuna pertsona guztiontzat bidezkoago, inklusiboago eta ekitatiboagoa izango dela ziur egonik.

Renferen sarbidean martxoaren 15era arte ikusgai egongo den erakusketan garai bakoitzeko eskariak eta nahiak islatzen dira, metroak balio horiekin duen konpromisoarekin batera, bidaiariak emandako urratsen inguruan gogoeta egitera eta elkar hartuta etorkizun inklusiboago bat erdiesteko konpromisoa berrestera gonbidatuz.

field_imagen_press
Una conmemorativa exposición recoge los 25 años de trabajo de Metro Bilbao en materia de Igualdad
Fecha de publicación