Otsailaren 8an, larunbata, Athletic Club eta Girona FC taldeek 16:15etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok trenen zerbitzu berezia eskainiko du norgehiagoka hasi baino lehen, mugikortasuna erraztuz.
Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia
Gomendioak:
-
Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu
-
Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela, eta saihestu horrela makina saltzaileetan itxarotea
-
Adi egon gure langileen argibideei
Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (15:30-16:15) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroan sartzeko Indautxuko geltokira joan zaitezke.
Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Fecha de publicación
Notificar noticia
Activado
Alternatve blank
Desactivado