Talde horiek Agate Deuna tradizionala eta beste herri-kanta batzuk abestuko dituzte goizez eta arratsaldez, bai hiri-inguruko trenaren ardatz komunean, bai itsasadarraren bi aldeetan

Aurtengoan ere Santa Agedako ospakizunekin bat egingo du Metro Bilbaok. Jaiegun horren bezperan, besteetan baino abesbatza gehiago arituko dira kantuan bere instalazioetan, ordutegi zabalagoan eta geltoki gehiagotan. Aurten, Bizkaiko Abesbatzen Elkartearen laguntzaz, hainbat udalerritako bederatzi talderen emanaldiak izango dira, goizez eta arratsaldez, 17 geltokitan, hiri-inguruko trenaren ardatz komunean eta itsasadarraren bi aldeetan.

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, abesbatza bakoitza hiru geltokitan arituko da, goizez (11:00etatik 13:00etara) edo arratsaldez (18:00etatik 20:00etara).

Hona hemen emankizunen egitaraua eta geltokiak:

  • Goizez:
    • Itxartu Taldea: Algorta, Areeta eta Erandio
    • Hala Dzipo: Bagatza, Barakaldo eta Gurutzeta/Cruces
    • Lagun Zaharrak: Santurtzi, Portugalete eta Sestao
    • Arraizpe/Pagasarri: Zazpikaleak/Casco Viejo, Abando eta Santimami/San Mamés
       
  • Arratsaldez:
    • San Inazio: Algorta, Areeta eta San Ignazio
    • Sestaoko Orfeoia: Santurtzi, Portugalete eta Sestao
    • Schola Cantorum Ahots Zuriak: Barakaldo, Gurutzeta eta Deustu
    • Jatorki: Ariz, Santutxu eta Moyua
    • Bilbotxeros Band: Zazpikaleak/Casco Viejo, Abando eta Santimami/San Mamés
field_imagen_press
Metro Bilbao animará la víspera de Santa Águeda con las actuaciones de nueve coros en 17 de sus estaciones
Fecha de publicación