Bilbo, 2021eko urtarrilak 20

Metro Bilbaoren trenak 100 milioi kilometro bete zituzten joan den igande arratsaldean, urtarrilaren 17an, alegia, 1995eko azaroaren 11 historiko hartan trenbideetatik ibiltzen hasi zirenetik. Kilometro kopurua gehituz joan da, urtez urte, trazatua haziz, ordutegiak luzatuz eta maiztasunak areagotuz joan diren heinean.

Metro Bilbaok 46 tren ditu egun: 24 500 sailekoak, zeinekin inauguratu baitzen zerbitzua, 13 550 sailekoak, 2000n gehitu zirenak zerbitzura, eta 600 sail berrieneko 9, 201ean sartu zirenak. Trenek, batez ere, urtean 4.900.000 kilometro egiten dituzte. Iazkoa salbuespena izan zen, pandemiarengatik ezarritako murrizketen ondorioz 4.437.000 kilometrora jaitsi baitzen kopurua. Kilometroen jaitsiera batez ere etxeratze-aginduaren ostean  ostiraletako eta asteburuetako gauetako zerbitzua kentzeak eragin du.

Neguko lanegun batean ordu gorietan ibiltzen diren 37 trenek egunean 14.000 kilometro egiten dituzte, gutxi gorabehera. Era berean, gogoratu nahi duzu tren bakoitzak egunero egin behar dituen joan-etorriak zehaztuz antolatzen dela metro-zerbitzua. Tren batek egun batean gehienez 500 kilometro egin ditzake.

Bestalde, tren batek 12.500 kilometro betetzen duen bakoitzean prebentziozko mantentze-lanak egiten zaizkio. Bestela esanda, trenak 30-35 egunean behin eroaten dira tailerrera prebentzioz gainbegiratzera. Aldian-aldiko ikuskapenak gero eta konplexuagoak eta xeheagoak dira trenak 900.000 kilometro ibiltzen dituzten arte, eta orduan “azterketa sakona” egiten zaie.

Bidaiarien zerbitzuan aritzen diren tren guztien barrualdea egunero-egunero garbitu eta desinfektatzen da.

Urte hauetan guztietan trenak hobetuz joan dira: bosgarren bagoia gehitu zitzaien edukiera handitzeko; egun bost bagoiko 22 tren eta lau bagoiko 24 tren ditugu. Trenen barrualdea ere bezeroen beharretara egokituz joan gara, adibidez, gurpildun aulkietarako eta umeen kotxeetarako leku gehiago utziz, eta eserleku eraisgarriak kenduz barrutik errazago mugitzeko.

field_imagen_press

Resumen

•Metropoliko trenak ez dira behin ere gelditu zerbitzuko 25 urteotan, ezta pandemiak ezarritako konfinamendu-hiletan ere.
•Tren horiek 1.800 milioi baino gehiago bidaiari garraiatu dituzte 1995eko azaroaren 11n zirkulatzen hasi zirenetik.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación