Bilbon 2019ko otsailaren 7an

Carlo Borlenghi egileak Metro Bilbao-ko geltokietan ikusgai dagoen erakusketa aurkeztu du Bilbon. Urtzi Sagarribay, SAIL IN Festival-eko zuzendaria, eta Susana Palominorekin batera, Metro Bilbaoko marketing eta komunikazio nagusia, bere argazkiak dauzkaten metro geltokiak bixitatu zituen.

“Sekula ez nuen imaginatuko nire argazkiak leku hain polit eta berezian egongo zirenik. Aukera izugarria iruditzen zait egunero metroan dabiltzan pertsonek nire argazkiekin topo egitea eta beste lekuetara irekitzea oso proposamen interesgarrria dela uste dut”, esan zuen Borlenghi-k.

Argazkilari italiar honen obra lehenego aldiz ikusgai izango da Bilbon. Formatu handiko hogei bat irudiz osatutako erakusketa martxoan Moyua, Abando, Santimami/San Mamés eta Zazpikaleak/Casco Viejo geltokietan ikusteko aukera izango dugu. Ekintza honek SAIL IN Festival-aren 6. edizioari hasiera emango dio, martxoaren 7tik 10era BBK eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan ospatuko da.

Carlo Borlenghi, Rolex, Amerika Kopa eta kostalde eta ozeanoetako estropada-zirkuiturik onenetako argazkilari ofizialak oreka hauskorreko uneak izoztea lortzen du; atmosfera-fenomenoak, giza natura, lehia, materialak eta teknologia uztartzen dituen oreka, guztia argi- eta konposizio-uneetan kokatuta.

Urtzi Sagarribay Borlenghiren laguntza eskertu zuen, “hasieratik gugan konfiantza jarri zuen”. Izan ere, SAIL IN Festivala-ren lehenengo edizioko argazkiaren egilea da.

Metro Bilbaok bat egiten du aurten ere SAIL IN Festival-arekin, bela-nabigazioaren kultura zabalduz eta, aurreko edizioetan bezala, oinarriak Bilbo hiriko toki esanguratsuetan arte- eta hedapen-ikuspegia ematen duen proiekzioak, estatuko eta nazioarteko gonbidatuekin egiten diren elkarrizketak eta balioetan prestatu eta heztea ditu.

SAIL IN Festival 2014 urtean jaio zen, eszena gabezia bat betetzeko gogoz: bela nabigazioa, zentzu zabalenean ulertuta, eta honen iraganaren, orainaren nahiz geroaren berri hedatzeko beharrezko proiektua zen, diziplina honi loturiko baloreak ere zabalduko zituena.

Zeharkako ikuspegiak eta zuzeneko formatuak bertako nahiz nazioarteko bela nabigazioari loturiko izen handiak konbentzitu zituen hasieratik, eta hala, era naturalean, munduan bakarra eta aitzindari den ekimen honen enbaxadore bilakatu dira. 2017an, garapen-ardatz estrategiko berri bati ekin eta SAIL INN PRO jarri zuen martxan, industriako profesionalei zuzenduriko topaketa, kirol- nahiz lehia-nautikara aplikatutako teknologia eta berrikuntza proiektuen bitartezko garapen ekonomikoa sustatzea helburu duena.

DESKARGATU IRUDIAK WETRANSFER: https://we.tl/t-0JT76G2cmW  <…;• Carlo Borlenguiren erretratua. ©CARLO BORLENGHI
• Carlo Borlenguiren argazkiak. ©CARLO BORLENGHI
• Metro Bilbaoko erakusketaren argazkiak.
• SAIL IN Festival-en VI. edizioaren kartela

Kontaktoa:
prensa@sailinfestival.com
www.sailinfestival.com
+34 678 100 141

field_imagen_press
Exposición Erakusketa Sail In Metro Bilbao
Resumen

• Carlo Borlenghi-k, nautika munduko argazkilari famatuak, SAIL IN Festival-eko seigarren edizioko erakusketa aurkeztu du Bilbon. • Formatu handiko hogei bat irudiz osatutako erakusketa martxoan Moyua, Abando, Santimami/San Mamés eta Zazpikaleak/Casco Viejo geltokietan egongo da ikusgai.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación