Bilbo, 2019ko ekainak 4

Metro Bilbao aurrera doa bere irisgarritasun-estrategian. Horrela, datozen hiletan, apurka, lau bagoiko trenetako eserleku eraisgarri guztiak kenduko ditu. Neurri horrekin batez ere irisgarritasuna hobetu nahi da, beste urrats bat eginez hiriarteko tren-konpainiak dituen helburuetan. Horrela, azkarrago eta erosoago sartu eta irtengo dira gurpildun aulkietan edo haur-aulkiekin doazenak.

Gainera, horrela leku gehiago utziko da zutik doan jendearentzat. Eserleku eraisgarririk gabe bezeroak, oro har, errazago sartu eta irtengo dira trenetatik, eserleku horien erabilpenak batzuetan bidea oztopatzen baitu.

Irisgarritasunari buruzko eskuorri bat ere atera da, eta bezeroek eskura dago geltokietan eta arreta-bulegoetan.

Iaz 46 tren birmoldatu ziren. Mugimendu murritzeko pertsonentzat gordetako espazioak berrantolatu ziren (gurpildun aulkiak, haur-aulkiak, haurdunak eta adinekoak).

Hau guztia egin zen: gurpildun aulkien guneko eserleku eraisgarriak kendu ziren, gurpildun aulkien eta haur-aulkien espazioak bereizi ziren, biniloak itsatsi ziren zoruan, ateetan eta leihoetan, haize-babesak kendu ziren gurpildun aulkien maniobrak errazteko, eta mugimendua murriztuta duten pertsonentzat (adinekoak, haurdunak, makuludunak, eta abar) gordetako eserlekuak tren osoan sakabanatu ziren, bagoi bakoitzean bi eserleku grisez tapizatuta.

•Trenetako ateen ondoan dauden eserleku eraisgarriak kendu dira sarrera-irteerak errazteko, bereziki gurpildun aulkietan edo haur-aulkiekin doazenei. • Beste urrats bat egin da irisgarritasuna hobetzeko estrategiaren barruan.