Bilbo, 2020ko maiatzaren 14an
Metro Bilbaok Lamiako geltokiko bigarren sarbidea irekiko du bihar. Sarbide horrek geltokia eta Lamiako eta Txorierri auzoak lotzen dituen udal igogailua ondo uztartzen ditu.
BGP Bizkaiko Garraio Partzuergoak egin ditu sarbidea txukuntzeko lanak. Sei hilabete iraun dute eta 337.000 euro atera dira. Sarbide berriak Metro Bilbaoren gianerako geltokietan ohikoak diren instalazio guztiak ditu, besteak beste, bideozaintza-sistemak, arrotzik ez sartzeko neurriak, txartelak saltzeko eta balioztatzeko makinak, garrantzitsuenak aipatzearren.
Jarduera honekin Bizkaiko Garraio Partzuergoak Leioako Udalak inguruko auzo-elkartearen guraria bere eginez helarazitako eskaria bete du.
Lamiako geltokirako bigarren sarbideak, duela gutxi zerbitzuak jarri den udal igogailuarekin batera, Txorierri auzoa Lamiako geltokiarekin lotzea osatzen du. Horrela, 2000 pertsona baino gehiago bizi diren Leioako auzo horrek eskurago izango du garraio publikoa erabiltzea..Izan ere, BGPk 917.560 € bideratu ditu igogailua eraikitzeko lanetara. Bi jarduerek 1.254.560 € jaso dituzte BGPtik.
Lamiako geltokiak 312.400 bidaia baino gehiago izan zituen 2019an eta, orain, Txorierri auzoarekin hobeto lotuta, pentsatzekoa da erabiltzaileak gehitu direla.
Gogoratu Metro Bilbao sare sozialetan dagoela, Informazio eguneratua Instagram, twitter eta Facebook-en eta 946 85 50 00.bezeroen arretako telefonoan aurkituko duzue.
• Sarbide berriak metro-geltokiaren eta Lamiako eta Txorierri auzoak lotzen dituen udal igogailuaren lotura errazten du. • Bigarren sarbide hori txukuntzeko lanak Bizkaiko Garraio Partzuergoak egin ditu, guztira 337.000 euro erabilita.