Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenentzako izen-ematea irekiko da

Castinga BBK aretoan izango da urtarrilean, eta ikuskizunak otsaila eta martxoa bitartean izango dira

Ekimen berritzaile honek Kutxabanken partaidetza izango du

Metro Bilbaok bere instalazioetan ekimen sozial eta kulturalak egiten jarraitzen du, hiriko bizitza kulturaleko eragile aktibo gisa. Horrela, kultura garraiobidearen erabiltzaile diren pertsona guztiengana urreratzearen helburuaren barnean, oraingo honetan, hiri inguruko metroa musikara hurbilduko da, ekimen berritzaile batekin: Metro Musika.

Bere geltokietan kultura ekintzak egitea du bere ibilbidean bereizgarri, esate baterako, Metro Kultura agenda martxan ipiniz, edo gai ezberdinen inguruko erakusketak eginez, adibidez, berriki inauguratutako ‘Bazen behin…’, gazte eta haur euskal literaturari buruzkoa. Oraingoan, Metro Bilbaok ekimen hau dakar, Kutxabankekin batera, geltokiak artista eta talde hasiberri zein egonkortuentzako plataforma bilakatuz.

Hiri inguruko metroko geltoki ezberdinetan, azken fasera iristen direnentzat, ikuskizunak eskaintzea ahalbidetuko duen ekintza honen bidez, zuzeneko musikaren esperientzia izango dute bidaiariek. Parte hartuko duten talde edo pertsonak prozesu ireki baten bidez izango dira hautatuak, eta beren konposizioak interpretatu ahal izango dituzte publiko anitzaren aurrean. Horrela, giro dinamiko eta aberasgarria sortuko da lurraldean gehien erabiltzen den garraiobidean.

Metro Bilbaok, Metro Musikarekin, kulturarekiko eta komunitatearekiko bere konpromisoa indartzeaz gain, artistei plataforma bat eskaintzen die, publikoarekin modu berezian konektatzeko. “Betidanik pentsatu izan dugu arteak eta kulturak pertsona guztientzat irisgarri egon behar duela eta, horretarako, metroa eremu paregabea da. Leku horretan pertsona asko ibiltzen dira joan-etorrian, elkar gurutzatuz, eta horrek geltoki bakoitza topaleku berezi bilakatzen du”, adierazi du Eneko Arruebarrenak, Metro Bilbaoko zuzendari gerenteak.

Gaurtik hasita, eta azaroaren 22ko (barikua) 23:59ak arte, musika-talde bateko kide den edonork, edozein delarik ere bere estiloa, izena eman ahal izango du, gerora Metro Bilbaoko geltokietan ukitzeko aukera izango duten banden hautaketan parte hartzeko.

Kontuan izateko datak

Parte hartzeko, interesa duten eta beharrezkoak diren betekizun guztiak betetzen dituzten pertsonek https://metromusika.eus/ web-orrialdean egin beharko dute izen-ematea. Bertan aurkituko dute beharrezkoa den informazio guztia, lehiaketaren oinarriekin batera.

Izen-emate epea gaur, hilak 8 (barikua) hasiko da, eta azaroaren 22ra arte egongo da zabalik. Faseek aurrera jarraituko dute, azken castinga iritsi arte, 2025eko urtarrilaren 27an eta 28an egingo dena BBK aretoan.

 

field_imagen_press
Metro Musika
Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación