Hogei paneletan beste horrenbeste euskal egile ezagutu ahal izango dira

Hilabetez Zazpikaleak/Casco Viejo, Moyua, Indautxu, Santimami/San Mamés eta Deustu geltokietan banatuko da erakusketa

Gaur hasi eta hilabetez Metro Bilbaoko hainbat geltoki kolorez eta sormenez beteko dira euskarazko haur eta gazte literatura balioan jartzen duen erakusketa bati esker. Bost geltokitan - Zazpikaleak/Casco, Moyua, Indautxu, Santimami/San Mamés eta Deustu - hedatuko den erakusketa euskal kultura ezohiko inguruneetara eroateko apustua da, hiriarteko trenaren eguneroko milaka erabiltzaileren bizitzan txertatuz.

Erakusketak hautatutako euskal idazle ezagunen obrak aurkezten ditu, askotariko estilotakoak, askotariko adinetakoentzat, irakurleen irudimena erakartzen duten jatorrizko irudi koloretsuren artean. Hain ekimen ikusgarriarekin, geltoki bakoitza kulturgune bakar bihurtu da, non testu-zatiak eta irudiak uztartzen diren ingurune limurtzaile eta biziz betean.

Euskal artistek egindako irudiek ukitu freskoa eta erakargarria gehitzen diote erakusketari. Originaltasuna eta haurrekin zein helduekin konektatzeko ahalmena darie. «Guretzat erakusketa hau Metro Bilbaoren DNAren parte da, eta irakurketa, gure hizkuntza eta garen garraiobidea, gizartearekin konpromisoa duena, uztarteko gune bihurtzeko abiatu dugu», esan du Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoko zuzendari nagusiak.

Proposamen honekin irakurzaletasuna sustatu eta haur eta gazte literatura jorratu duten euskal idazleei balioa aitortu gura zaie eta, gainera, erakutsi zelan txerta daitekeen kultura egunerokoan modu irisgarri eta dinamikoan eta garbi utzi Metro Bilbaoko geltokiak horretarako eremu bikaina izan daitezkeela.

Erakusketa hau Metro Bilbaok belaunaldi guztien artean euskal kultura hedatzearekin eta irakurzaletasuna hauspotzearekin duen konpromisoa bistaratzeko modu bat gehiago da. Elkar, Denonartean, Pamiela, Kalandraka, Ikaselkar hezkuntza-argitaletxea eta Ibaizabal bezalako argitaletxeekin elkarlanalean, jarritako testuak Antonio Rubio, Xabier Olaso, Amaia Egidazu, Nerea Ibarzabal, Anastasia Atutxa, Josu Goiko, Alaine Agirre, Usue Egia, Miren Agur Meabe, Garazi Albizua, Txabi Arnal, Paddy Rekalde, Yolanda Arrieta Malaxetxebarria, Miren Amuriza, Iñigo Astiz, Irati Bediaga, Gaizka Arostegi eta Maribel Aiertza idazleen liburuetatik atera dira eta irudiak Oscar Villán, Amaia Egidazu, Higinia Garay, Ima Mendiola, Juan Roller, Irrimarra, Usue Egia, Maite Gurrutxaga, Garazi Albizua, Belatz, Alex Orbe, Enrique Morente, Julen Tokero, Mikel Valverde, Iban Izagirre, Aitziber Alonso eta Eider Eibar ilustratzaileek egin dituzte.

Metro-geltokiak kontakizun, kolore eta pertsonaiez beteko dira hilabetez, ‘Bazen behin…’ erakusketaren eskutik irudimena askatzeko.

field_imagen_press
bazen_behin
Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación