Ekitaldirako gehituko diren trenak partida amaitzen denean abiatuko dira.

Bezeroek Santimami/San Mamés, Indautxu eta Moyua geltokietan soilik hartu ahal izango dituzte tren horiek

Bihar, osteguna, urriak 3, 21:00etan Athletic Club - Az Alkmaar Europa Leaguean lehiatuko direnez, tren-zerbitzu berezia eskainiko du Metro Bilbaok.

Partida amaitu eta gero Santimami/San Mamés, Indautxu eta Moyua geltokietan soilik utziko zaie bezeroei trenetara sartzen, kirol-zelaira joandakoen itzulerak errazteko.

Era berean, Metro Bilbaok Barik edo bi bidaiako txartela erabilitzeko gomendatzen du etxerakoan ilararik ez izateko.

Categoría
field_imagen_press
Nota de prensa
Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación