Bilbo, 2024ko ekainak 14
Metro Bilbaok bere markak hobetzen jarraitzen du, inoiz erregistratu gabeko zifrak lortuz. Urteko lehenengo bost hilabeteetan, maiatza arte, %10,57 handitu zen bidaiarien kopurua iazko aldi beraren aldean.
Lehenengo bost hilabeteetako balioztatzeak 42,54 milioi izan dira; 2023an, berriz, 38,47 milioi izan ziren. Joan den maiatza inoizko hilabeterik onena izan zen, 9 milioi bidaia baino gehiago egin baitziren. Balioztatzeen hazkundea, batez ere, Bilbo inguruan izan da, arratsaldeko ordutegian eta Creditrans bidez ordaindutakoa.
Izan ere, bidaien %56 Creditransekin ordaindu dira, eta gehien erabili den bigarren titulua aldi mugatukoen modalitateena izan da (%28,7), eta hirugarren, Gizatransena (%12,5).
Estatistikako Institutu Nazionalak emandako datuen arabera, hiri-garraioa, 2019arekin alderatuta, %105,1ekoa da, eta ehuneko hori %108,3ra igotzen da Bilbao metroaren kasuan.
Maiatza historiako hilabeterik onena izan da, lehen aldiz 9 milioi balioztatze baino gehiago izan baititu. Ordainbide gisa, gehien erabiltzen den titulua Creditrans da, bidaien %56 ordaintzeko erabili dena