Metro Bilbaok zerbitzua indartuko du ostegun honetan, apirilak 11, Gabarra ikustera eta Athletic Clubaren garaipena ospatzera joango diren zaleen bidaiak errazteko.
15:30etik aurrera tren gehiago izango dira, eta gau osoan ere etengabe ibiliko dira.
Gabarra eguneko maiztasunak:
15:30ak arte: Ohiko zerbitzua
15:30etik 22:30era
Etxebarri-San Ignazio 3 min
Basauri-Kabiezes 6 min
Etxebarri-Ibarbengoa 6 min
Etxebarri-Plentzia 18 min
22:30etik 23:00etara
Etxebarri-San Ignazio 5 min
Basauri-Kabiezes 10 min
Etxebarri-Ibarbengoa 10 min
Etxebarri-Plentzia 20 min
23:00etatik 06:00etara
Etxebarri-San Ignazio 10 min
Basauri-Kabiezes 20 min
Etxebarri-Ibarbengoa 20 min
Etxebarri-Plentzia 20 min
Metroa gau osoan.Egun horretarako maiztasunak erantsitako fitxategietan eskura dituzu..
Gomendioak:
- Aldez aurretik etorri, azken unera arte atzeratu gabe.
- Joanean, kargatu zure Barik edo erosi 2 joanaldiko txartela, eta horrela, ez itxaron makina saltzaileetan itzuleran.
- Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
- Egin jaramon geltokietako langileei, beti.
Oharra: Baliteke uneren batean, jendetza pilatuz gero, sarbideren bat edo beste ixtea.
Metroa gau osoan