Athletic Club – FC Barcelona

Martxoaren 3an, igandea, Athletic Club eta FC Barcelona taldeak 21: 00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du partida amaitu ondoren, mugikortasuna erraztuz.

Zerbitzu bereziko trenak Santimami/San Mames, Indautxu eta Moyua geltokietan bakarrik hartu ahal izango dira.

Ordutegiak hemen: Hurrengo trenak  

Gomendioak:

  • Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela eta, horrela, ez itxaron makina saltzaileetan.
  • Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.

Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan, gutxi gorabehera (20:15-21:00) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroa hartzeko gertu dagoen Indautxukora joatea da onena.

Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Athletic-Club–FC-Barcelona
Fecha de publicación
Notificar noticia
Activado
Alternatve blank
Desactivado