Otsailaren 29an, osteguna, Athletic Club eta Atlético de Madrid taldeek 21: 30etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du partida amaitu ondoren, bai ohiko iraupenarekin, bai luzapen edo penaltien kasuan.
Santimami/San Mamés, Indautxu eta Moyua geltokietan bakarrik sartu ahal izango da.
Gomendioak:
- Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela eta, horrela, ez itxaron makina saltzaileetan.
- Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan, gutxi gorabehera (20:45-21:30) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroa hartzeko gertu dagoen Indautxukora joatea da onena.
Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Fecha de publicación
Notificar noticia
Activado
Alternatve blank
Desactivado