Bilbo, 2023ko abenduaren 22a
Metro Bilbaok aurtengo bidaia-marka hautsi zuen atzo, abenduak 21. 386.715 txartel-balioztatze izan zituen, iazkoak (356.381) baino %8,5 gehiago. Hartara, abendu honetako lanegunetako batezbestekoa baino %17,1 edo 56.459 bidaia gehiago zenbatu dira.
Ohiko azokak eta hamarka saltokiek jende ugari erakarri zuten egun osoan. Aurreko edizioetan bezala, eta bezeroentzako gomendioekin bat etorriz, Zazpikaleak/Casco Viejo, Abando eta Moyua izan ziren bertaratu zirenek gehien erabili zituzten geltokiak. Itsasadarraren ezkerraldetik eta eskumaldetik, hurrenez hurren, Barakaldo eta Areeta geltokiek egin zituzten bezero- ekarpenik handienak. Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian 45.430 txartel balioztatu ziren atzo, Abandon 34.430 eta Moyuan 24.831.
Ordu-tarterik jendetsuena 13:00-14:00 izan zen: 30.283 joan-etorri. 13:00-16:00 artean 83.326 bidaia. Zazpikaleak/Casco Viejo-Santutxu eta Zazpikaleak/Casco Viejo-Santimami/San Mamés bidaietan balioztatu ziren txartel gehien.
Diru-txartelak erabili ziren gehien, bidaia guztien %60,57 (234.238 balioztatze). Ondoren Gizatrans 54.336 balioztatzerekin (%14,05).
Metroko geltokietako txartel-balioztatzaileek ere urteko errekorra lortu zuten San Tomas egunean