Abuztuaren 12an, larunbata, Athletic Club eta Real Madrid taldeek, 21:30ean jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzua indartuko du partida amaitzean.
Partidura metroz joango bazara, adi egon gure langileen argibideei. Zure itzulera planifikatu eta gogoratu metroa gau osoan ibiliko dela.
Ordutegiak hemen: Hurrengo trenak
Gomendioak:
- Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
- Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela eta, horrela, ez itxaron makina saltzaileetan.
Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (20:45-21:30) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroa hartzeko gertu dagoen Indautxukora joatea da onena.
Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Fecha de publicación
Notificar noticia
Activado
Alternatve blank
Desactivado