Bilbo, 2023ko maiatzaren 25ean
“La Encartada Moda” erakusketaren azken edizioetan hartutako argazkiak jasotzen dituzten 13 panel egongo dira instalatuta Bilboko Metroko Abando geltokian (Vialia/Renfe sarbidean), ekainaren 15era arte. Bizkaiko Foru Aldundiak urtero antolatutako ekitaldi horretan, modaren arloko hemengo eta nazioarteko hainbat profesional bildu ohi dira, Pam Hogg, Diane Pernet, Natacha Marro, Meihu Liu, Fecal Matter, Kiko Kostadinov, Antonio Alvarado, Carlos Diez, Eduardo Navarrete, Ernesto Artillo, Manuel Bolaño, Moisés Nieto, Miss Beige, Mal Studio Project, Krizia Robustella, Ifeelnut, Eñaut, Reveligion, Mercedes de Miguel, Aitor Goikoetxea, Pelotari Project, Maitena Vega, Ane Takitto, Betitxe Saitua, Eder Aurre edo Mutur Beltz esaterako.
Urtero antolatu ohi den ekitaldi honetako pasarelak aukera eskaintzen du topagune bakarraz gozatzeko: Balmasedako La Encartada fabrika-museoaren makinen artean desfilatzen duten modaren arloko hainbat profesionalen lanak ikusteko aukera.
100 urte baino gehiago
La Encartada fabrika-museoak 100 urteko jatorrizko makinaria duen fabrika batean sartzeko aukera eskaintzen du.
Ingurune pribilegiatu batean dago 1892ko fabrika, Kadagua ibaiaren ertzean, Enkarterrietan, alegia. Fabrika hori 100 urtez egon zen aktibo, lanean, eta artilea lantzen eta produktu nagusia (txapelak) ez ezik, mantak, oihalak, eskularruak, matazak eta harilkoak egiten ere aritu zen.
Fabrikako eraikinak, espazioak eta giroak ez dira birsorkuntza bat; jatorrizko eraikinak, espazioak eta giroak dira. Makineria eta hornidura mekaniko guztia direla eta, La Encartada ehungintzako bilduma teknologikorik onena eta osatuena da Europa osoan, eta, ziur asko, baita mundu mailan ere. Leku berean, fisonomia berarekin, makina eta ingeniari berberekin; mendeurrena bete duen beste industria-multzo batek ere ez dio kontserbazio- eta osotasun-maila horri eutsi, hain ondo kontserbatu.
Bilboko Metroan jarritako erakusketak, Vialia sarreran Abandoko geltokian, aukera emango du XXI. mendeko museo bihurtutako XIX. mendeko fabrika honen edertasuna eta ondare- aberastasuna erakusteko. Erakusketa horren bidez fabrika historiko hori moda-pasabide gisa ezagutu ahal izango da. Hamar argazki baino gehiagok erakutsiko dute La Encartada fabrika- museoa, sortu zen bezala mantentzen diren makineriarekin, eta bertako eta nazioarteko modako profesionalek beren diseinuak erakutsiko dizkigute.
- “La Encartada Moda” erakusketa Metroko Abando geltokian izango da eta 13 panelen bitartez ekitaldi honen azken edizioetan egindako desfileetan hartutako argazkiak erakutsiko ditu.
- Ekitaldia urteko modarekiko hitzordu bat da, aparteko pasarela bat duena: Balmasedan dagoen Europako erreferentziazko ondare-elementua: La Encartada fabrika-museoa.
- Hurrengo edizioa ekainaren 9an eta 10ean izango da.