Apirilaren 4an, asteartea, Athletic Club eta C.A Osasuna taldeek 21: 00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzua indartuko du partida amaitzean, bai ohiko iraupenarekin, bai luzapen edo penaltien kasuan.
Ordutegiak hemen: Zure bidaia planifikatu
Luzapena edo luzapena eta penaltiak jokatuz gero, zerbitzu berezia ere eskainiko da, eta bakarrik geltoki hauetan sartu ahal izango da:
- Moyua, Indautxu, Santimami/San Mamés eta Deustuko geltokietan Plentziarantz edo Kabiezeserantz.
- Santimami/San Mamés, Indautxu, Moyua, Abando eta Zazpikaleak/Casco Viejo geltokietan Etxebarrirantz edo Basaurirantz.
Gomendioak:
- Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
- Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela eta, horrela, ez itxaron makina saltzaileetan.
Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (20:15-21:00) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroa hartzeko gertu dagoen Indautxukora joatea da onena.
Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Fecha de publicación
Notificar noticia
Activado
Alternatve blank
Desactivado