Abenduaren 11n, igandea, Athletic Club CD Guadalajara taldeek 19:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok bere tren zerbitzua indartuko du mugikortasuna errazteko.
Partidara metroz joaten bazara, jarraitu gure langileen aginduei.
Begiratu ordutegiak hemen: Hurrengo trenak
Gomendioak:
· Trenetik irtetean, eraman zure barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
· Kargatu zure barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela eta, horrela, ez itxaron makina saltzaileetan.
Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (18:00-18:45) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroa hartzeko gertu dagoen Indautxukora joatea da onena.
Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
Alternatve blank
Desactivado