Metro Bilbaok jakinarazi duenez, enpresaren zuzendaritzak gaur goizean negoziazio- mahaian aurkeztu duen proposamenak sindikatuen gehiengoaren balorazio positiboa jaso du; horri esker, indarrak bildu dira eta hitzarmen kolektiboa berritzeko aurreakordioa sinatu da. CCOO (4), SEMAF (2), LAB (2), EGIE (2) eta ESK (1) sindikatuek ahalbidetu dute Hitzarmen Kolektiboaren aurreakordio hori sinatzea, guztira 11 ordezkarirekin eta, beraz, enpresa-batzordean gehiengo gisa.
Hitzarmen kolektibo berriak hiru urteko indarraldia izango du (2022, 2023 eta 2024). Akordioa 7 hilabetetik gorako negoziazioa eta hainbat bilera egin ondoren iritsi da. Bilera horietan, enpresako zuzendaritzak une oro adierazi zuen borondate osoa zuela alderdien artean adostasuna lortzeko eta elkarguneak bilatzeko, indarrean dagoen legeriaren esparruan. Azkenean, 5 zentral sindikalen interesak bateratu dituen testu bat adostea lortu da. Horretan, hobekuntza gehigarriak egin dira plantillaren lan- baldintzetan, bai eta zenbait antolamendu-aldaketa ere, metroaren bezeroei zerbitzu profesionala, arduratsua eta kalitatezkoa ematen jarraitzeko. Negoziazioak iraun duen bitartean, aurreko hitzarmen kolektiboa aplikatu da eremu osoan, aurreraeragina baitzuen.
Lanuzte partzialen amaiera
Aurrekordioa sinatu ondoren, SEMAF sindikatuak bertan bera utzi ditu lanuzteak, eta ELAk,UGTk eta CIMek bertan behera uzteko kompromisoa hartu dute.
Eskerrak eman nahi dizkiegu bezeroei metroan jarri duten konfiantzagatik. Benetan sentitzen ditugu lanuzteek sortutako eragozpenak, eta garraio publikoa erabiltzera animatzen ditugu herritarrak, ingurune jasangarriago bat lortzen laguntzeko.
- LAB, ESK, CCOO, EGIE eta SEMAF sindikatuek osatutako gehiengo batek berretsi du Metro Bilbaoko zuzendaritzak sindikatuei aurkeztu dien proposamen berria.
- Negoziazio-mahaiko gainerako sindikatuek, ELA, UGT eta CIM oraingoz ez dute sinatu.
- Hitzarmen Kolektibo berria 2022an, 2023an eta 2024an egongo da indarrean.