Bilbo, 2022ko ekainak 30

Metro Bilbaok joan-etorriak aldez aurretik antolatzeko gomendatzen die bezeroei bihar deituta dauden lanuzteei aurre egiteko. Gogoarazi nahi du, era berean, web orrian eskura dagoela ordutegiei buruzko informazio guztia. Lanuzte partzialen bigarren deialdia dute ELA, CIM eta UGT sindikatuek hitzarmen kolektiboa berritzeko negoziazioan presioa egiteko. Enpresak zabalik dauka negoziazio-mahaia eta atsekabetuta dago, konpainiaren akordio-proposamenaren xehetasunak jakin aurretik lanuzteak deitzea erabaki zuten sindikatuek, aldebakarrez, erakutsitako jarrerak zerbitzuan izan dezaketen eragina.

Sindicato Español de Maquinistas Ferroviarios-ek lehendik biharko deitu zituzten lanuzteei, ordutegi ezberdinetan, gehitzen zaizkie biharko etenaldiak. Zehazki, goizez 6:30 - 9:30 tartea, eta arratsaldez 18:30 – 21:30 tartea hartuko dituzte. Tren-zerbitzuari dagokionez, eusko Jaurlaritzak %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu batean zein bestean, aukeren arabera zirkulazio gehiago izan litekeen arren. Bezeroek ordutegiei buruzko informazioa eguneratuta dute enpresaren web orrian (www.metrobilbao.eus).

Bihar ELA, CIM eta UGT sindikatuek deitutako bigarren lanuzte-eguna izango da. Lehena atzo garatu zen, 341 langiletik 75ek parte hartuta, %22k, hain zuzen. Ez zen bestelako gorabeherarik izan zerbitzuaren funtzionamendu normalean, lanuzte- orduetatik kanpo ekaineko edozein lanegunetakoaren berdina izan baitzen.

Metro Bilbaoren balioztatzaileek 223.000 bidaia baino gehiago zenbatu zituzten, edozein egunetan ohi diren joan-etorrien %84 inguru. Metro Bilbaok eskertzen du bezeroen erakutsitako konfiantza eta, lanuzteek eragiten dituzten eragozpenez harago, zabalik dauka hitzarmen kolektiboa berritzeko negoziazio-mahaia. Izan ere, enpresa eta sindikatuak berriro bildu dira gaur jarrerak gerturatzeko. Urtarrilean hasi ziren elkarrizketak, aurreko hitzarmena salatu ostean, eta bi aldeek hogeitik gora bilera izan dituzte ordutik.

Categoría
field_imagen_press
Nota de prensa
Resumen
  • Lanuzteak goizean 6:30 - 9:30 artean eta arratsaldean 18:30 – 21:30 artean deituta daude. Eusko Jaurlaritzak %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu.

  • ELA, CIM eta UGT sindikatuen bigarren lanuzte-eguna izango da, lehendik Sindicato Español de Maquinistas Ferroviarios-ek deitutakoei gehituta. Lehenengoan langileen %22k hartu zuten parte.

  • Enpresak zabalik dauka negoziazio-mahaia eta gaur bertan bilera egin du sindikatuekin elkarren jarrerak gerturatzen saiatzeko.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación