Erakusketan klima-krisia eta giza eskubideen krisia ageri dira, hamar paneletan, QR baten bidez galdera-joko batera sartzeko aukera ere emanez.

Bilbo, 2022ko apirilaren 5a

Gaur goizean Mugarik Gabe elkarteko Maite Ezquerrok, Zoiartze Puente erakusketaren ilustaraziogileak, eta Olatz Candina Metro Bilbaoko Komunikazio-buruak "Bizitza Jokoan/La Vida en Juego" erakusketa inauguratu dute Abando geltokiko Vialia sarbideko korridorean.

Erakusketa osatzen duten hamar panelak apirilaren 30era arte egongo dira Abando geltokian, ondoren maiatza Zazpikaleak/Casco Viejon, ekaina Basaurin eta uztaila Portugaleten igaroko dituzte.

Klima-krisian eta giza eskubideen urraketan oinarritutako ilustrazioak biltzen ditu proiektuak, Latinoamerikako lau kasuren ikerketa funts dituela: Honduras, banana-errepublikatik estraktibismora, Guatemala eta uraren pribatizazioa, Kolonbia, bizitza belzten duen ikatza, eta Paraguay, soja-itsasoa eta bizitzaren itolarriak.

Klima-krisiaz eta ekin beharraz argi eta garbi eta hainbeste hitz egiten den unean, paradoxikoa da Lurra, bere eskubideak eta persona eta izaki guztien eskubideak defendatzeak bizia arriskuan jartzea ekartzea oraindik. Zehazki, paneletako batean Berta Cáceres ekintzaile hondurastarra da protagonista, ekintza biziarekin ordaindu baitzuen, 2016an hil zutenean, naturaren defentsan aritutako beste jende askori bezala.

Bizitza Jokoan bizia defendatzeagatik. Ekosistema asko daude arriskuan, klima-larrialdiak, baso-gabetzeak, meategiek, habitaten suntsiketak, kontrolik gabeko industrializazioak, ingurumena endekatzeak, eta abarrek eraginda. Klima-kriska giza eskubideen krisia ere bada; ez du mugez ulertzen, baina bai gizarte-ezberdintasunez. Ilustrazioak Zoiartze Puentek egin ditu, ikerketatik ateratako esaldiak eta datuak iruditara eroanez.

Erakusketarekin batera, galdera-jokoa ere badago, paneletan QR baten bidez eskuragarri, klima-krisiaren eta giza eskubideen krisiaren gainean zer dakizun neur dezazun.

Categoría
field_imagen_press
Metro Bilbao ha presentado la exposición "Bizitza Jokoan/La Vida en Juego" de Mugarik Gabe en la estación de Abando
Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación