Ostegunean, otsailak 10, San Mamesen Athletic Club eta Valencia CF taldeen arteko 21:30etan jokatuko den partida dela eta, Metro Bilbaok zerbitzuaren amaiera luzatuko du 00:30ak arte (Santimami/San Mamesetik igarotze ordua)

Begiratu ordutegiak hemen: Hurrengo trenak  

Gomendioak:

  • Trenetik irtetean, eraman zure barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
  • Kargatu zure barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela eta, horrela, ez itxaron makina saltzaileetan
  • Jarraitu gure langileen aginduei.

Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (20:45-21:30) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroa hartzeko gertu dagoen Indautxukora joatea da onena.

Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Athletic Club - Valencia CF
Fecha de publicación
Notificar noticia
Activado
Alternatve blank
Desactivado