Bilbo, 2012ko irailak 7.

Aurten, berriro ere, laguntza emango dio Metro Bilbaok Getxoko Folk Jaialdiaren XXVIII edizioari. Gaur, ostirala, jaialdian arituko den talde bat –Stow Pipe Band Eskoziako banda- 1 linean ibili da Moyuako geltokitik hasi eta Bidezabaleraino. 21 pertsonako taldeak metroko bezeroak alaitu ditu goizean, jaialdiko beren emanaldiaren aperitiboarekin.
Metro Bilbaok babestuta, jaialdiak berriro batuko ditu figura ospetsuak eta banda gazteak, herrialde ezberdinetan musika zelan bizi eta sentitzen den islatzeko udalerrian.

Eskoziako taldea 1953an sortu zen Stow-n, Eskoziako mugan, Edinburgoko hegoaldean. Gaur egun, taldekideak Stow inguruko hainbat herritakoak dira, mugaktik gertukoak, Galashiels, Lauder, Melrose eta Dunbar-ekoak, besteak beste. Erracht-eko Camerondarren zirrikitona janzten dute. Ekitaldi ugaritan hartzen dute parte, kontzertu, jaialdi, ospakizun, hala nola, Highland Games jokoetan (Highlands-ekoak). Azkeneko urteetan, Galizian, Gasteizen, Italian Aosta bailaran, Frantzia, Belgika eta Irlandan aritu dira (argibide gehiago http://www.getxo.net/es/getxo-folk…;)

Jaialdia irailaren 5etik 9ra izango da. Guztira 12 emanaldi. Metroz eskura daude, gehienak Areetako geltoki-plazan direlako. Edizio honetan protagonista nagusiak Cheikh Lô senegaldarra eta Kíla talde irlandarra dira.

field_imagen_press
Stow Pipe Band de gaitas escocesas
Resumen

•Stow Pipe Band Eskoziako gaita-bandak musika-bidaia egin du gaur eguerdian Bidezabaleko geltokiraino.
•Metroz joatea gomendatzen diogu jendeari, Areetako geltoki-plazan izango diren emanaldi nagusietara joan nahi badu

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación