Bilbo, 2013ko otsailaren 6a
Bizkaiko Garraio Partzuergoaren eta Metro Bilbaoren presidenteak, José Luis Bilbaok, adierazi du eskertzekoa dela hiri trenbidearen kudeatzaile ohiak, Iñaki Etxenagusiak, hartutako erabakia, kontratuan ezarrita zuen kalte-ordainari uko egiteko erabakia, alegia. Dokumentu horren zazpigarren klausulan ezarritakoaren arabera, Etxenagusiak urteko oso bat jaso behar zuen (93.000 euro) kargua uztean.
Gaur goizean, zuzendari-kudeatzaile berria den Eneko Arruebarrenaren aurrean baieztatu du ofizialki Iñaki Etxenagusiak, Metro Bilbaoren egoitza nagusian, kalte-ordainari uko egingo diola.
Halaber, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren eta Metro Bilbaoren presidenteak, José Luis Bilbaok, aitortu du zuzendari ohiak hiri trenbidearen ordezkapena egiteko erraztasunak eman dituela; Iñaki Etxenagusiak azken egunotan erakutsi duen laguntasuna ere aintzat hartu du.
Bizkaiko Garraio Partzuergoaren eta Metro Bilbaoren zuzendari-aldaketa honekin aldi berri bat hasiko da; eta José Luis Bilbaok asteleheneko aurkezpenean azaldu bezala, kudeatzaile berriei "ordainsariak murriztuko zaizkie, ez dute blindajerik edukiko ezta klausula gehiegizkorik edo onuragarririk ere, eta kontratua amaitzean administrazioko beste edozein kargu publikok jasoko lukeena jasoko dute: hileko bat".
Prentsa oharraren data: 2013/02/06
José Luis Bilbaok uste du eskertzekoa dela Iñaki Etxenagusiak kontratuan zituen 93.000 euroei uko egitea
Metro Bilbaoren zuzendari-kudeatzaile ohiak gaur goizean sinatu du kargua uztean ordainsariaren urteko baten kalte-ordaina jaso zezakeela ezartzen zuen klausula baliogabetzeko dokumentua