Bizkaiko Garraio Partzuergoaren eta Metro Bilbaoren presidentea den José
Luis Bilbaok gaur goizean, jendaurrean, barkamena eskatu dio hiri
trenbidearen kudeatzailea izan zen Iñaki Etxenagusiari. Bilbaok
asteleheneko prentsaurrekoan esan zuen Etxenagusiari 93.000 euroko
kalte-ordaina ordaindu zitzaiola kontratuan horrela jasota zegoelako.
Haren esanetan: "Astelehenean eman genuen informazioa benetakoa da,
baina bakarrik erdizka; eta batzuetan, egia erdiek gezurrek baino min
gehiago ematen dute".

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren presidenteak zera bermatu du Iñaki
Etxenagusiaren kalte-ordainari eragiten dion lege-aldaketaren gainean:
"astelehenean ez nekien hori, eta nire errua izan da". Bere hitzetan:
"Ezjakintasunaren ondorioz erratu nintzen; nire ustez hanka sartze larria
egin nuen, eta horregatik eskatzen diot barkamena jendaurrean
Etxenagusia jaunari. Izan ere, pertsonen izen ona eztabaida politikoen
gainetik egon behar da".

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren eta Metro Bilbaoren presidentea den José
Luis Bilbaok amaitzeko honakoa esan du: "Erratu egin naiz eta
jendaurrean aitortzen dut".

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren eta Metro Bilbaoren
presidenteak, ez zekien 2012. urtean ezarritako legealdaketa
batek baliorik gabe utzi zuela kudeatzaile
ohiaren kontratuan agertzen zen 93.000 euroko kalteordaina.