Metro Bilbaok bat egin du Emakundek martxoaren 8aren inguruan diseinatu duen kanpainarekin eta hura hedatzen laguntzeko 500 kartel jarriko ditu geltokietan, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz. Era berean, txarteldegietako pantailetan ere, 250 edo, mezu hori ikusiko da astebetez. Nasak erakuslehio bihurtuko dira berdintasunaren balio soziala azpimarratu nahi duen kanpainarekin: berdintasunik ez izateak kosteak dakartza pertsona, gizarte eta ekonomia mailetan, eta berdintasuna ona da pertsonak banaka garatzeko eta gizarteak berak ere aurrera egiteko.
Metro Bilbao Emakunde-ren laguntzaile, martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko
Egunaren inguruan antolatutako kanpaina zabaltzen.
- 500 kartel jarriko ditu metropoliko sareko geltokietan dituen informazio-euskarrietan
- Mezua txarteldegietan, 250 inguru, pantailetan ere ikusiko da
- Metro Bilbaok hamar urte luze daroa Emakumeen Nazioarteko Eguna oroitzeko halako kanpainak egiten