BILBOKO METROAREN LAU GELTOKITAN IPINIKO DA ABENDUAREN 30era ARTE “TANTA BAT, MUNDU BAT, ESKUBIDE BAT” IZENEKO ERAKUSKETA

Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Hiritartasun Sailaren eta Lankidetzako Bilboko Udal Kontseiluko hainbat GGKEren artean bultzatutako erakusketa da. Horren bidez, bilbotarren artean ur edangarria eta saneamendua edukitzeko eskubideari buruzko kontzientzia piztu nahi da.

Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Hiritartasun Sailaren, Ur Partzuergoaren eta Lankidetzako Bilboko Udal Kontseiluaren hainbat GGKEren artean, ur edangarria eta saneamendua edukitzeko eskubide besterenduezin, publiko eta unibertsalari buruzko kontzientzia herritarren artean zabaldu nahi du. Halaber, garrantzi handiko baliabide honen kudeaketa efikaz eta iraunkorrean parte hartu beharra ere nabarmendu nahi du eta, horretarako, bihartik aurrera eta abenduaren 30era arte, argazki-erakusketa bana egongo da Bilboko Metroaren hainbat geltokitan.

“Tanta bat, Mundu bat, eskubide bat” izeneko erakusketa garai garrantzitsu batean helduko da Bilbora, izan ere, NBEren Batzar Nagusiak 2013 Ur Arloko Lankidetzaren Nazioarteko Urtea izendatu zuen. Hala, ur-baliabideen erabilerak zein kudeaketak eta saneamenduak pertsonen osasun, ongizaterako eta garapenerako duten garrantzia aintzat hartu zituen. Ildo honetan, urarena zeharkako gaia da eta maila zein sektore guztietan arretaz jorratu behar da.
Abando, Zazpi Kaleak/Casco Viejo, Santutxu eta Moyua geltokietan, tamaina handiko irudiez apainduko dituzte hormak, uraren eta saneamenduaren inguruko Bilboko GGKEen lankidetza-proiektuak irudikatuta. Proiektu horiek munduko puntu desberdinetan garatzen ari dira eta, horietan, uraren nahiz saneamenduaren baldintza ezegokiek berdinen arteko desberdintasunak areagotzen dituzte.

Jende anonimoa protagonista duten argazkiak dira, kolorez beteta. Horietan guztietan errepikatzen da honako egoera: Ez dago ur garbia eta saneamendua eskuratzeko modurik. Hori da, besteak beste, munduko umeen artean heriotza eragiten duen bigarren arrazoi nagusia, garabidean dauden herrialdeen gaixotasun guztien %88ren eragilea eta generoko desberdintasunak areagotzen dituena.

Bilboko herritarrek hurrengo datetan erakusketa ibiltaria ikusteko aukera izango dute:

- Abando Metro geltokia: irailaren 18tik 30era
- Zazpi Kaleak/Casco Viejo Metro geltokia: urriaren 1etik 31ra
- Moyua Metro geltokia: urriaren 31tik azaroaren 30era arte
- Santutxu Metro geltokia: abenduaren 2tik 30era.

field_imagen_press
Exposicion “UNA GOTA, UN MUNDO, UN DERECHO”
Resumen

Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Hiritartasun Sailaren eta Lankidetzako Bilboko Udal Kontseiluko hainbat GGKEren artean bultzatutako erakusketa da. Horren bidez, bilbotarren artean ur edangarria eta saneamendua edukitzeko eskubideari buruzko kontzientzia piztu nahi da.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación